domingo, 12 de octubre de 2014

Urriak 18



Ikusten ari zareten moduan, Hibaika Elkartean ( Gamon Zumardian) elkartuko gara.
Han mokadutxo txiki bat dastatu eta autobusetara igotzeko identifikazioa emango dizuegu. Dena den, zuetako batzuk jatetxera zuzenean joateko asmorik baldin baduzue, han, "Atalaia"jatetxean (Txingudi merkalgunearen ondoan)egon beharko duzue arratsalseko 13:30etan.
Bazkaldu baino lehen, bideo labur bat (1964-2014. 50urte munduan) ikusteko aukera izango dugu.
Bazkaldu, dantzatu eta disfrutatu ondoren, arratsaldeko 20:00etan, autobusez herrira itzuliko gara.
Ospakizunean argazkiak aterako dira. Norbaitek ez badu argazkietan atera nahi, antolakuntzakoei edota argazkilariari jakinaraziko dio. Argazkilariari bere lana ez oztopatzea eskatzen dizuegu, asko gara eta berak bere erara burutuko du bere jarduna. 
Besterik gabe, antolatzaileek gure egun berezi hau elkarrekin giro onean, alaitasunez ospatzea eta disfrutatzea espero dugu.
Gora gu ta gutarrak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario